XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

RUTTER, M. (1990). La deprivacion materna. Ed. Morata. Madrid

Haurraren garapenean, eta gero helduaren nortasunean, gurasoek eta zaintzaileek, lehenengo bizipenek eta esperientziek duten eragina inork ez du zalantzan jartzen.

Honen ondorioz, faktore ezberdinetako garrantzia azpimarratu egin da: haurraren bizitzaren lehenengo urteak, testuinguru estimulatzaile, ama eta haurraren arteko harremana, etab.; baina, bestalde, inkietude edo angustiaren bat sortu da zenbait familiarengan, galdetuz ea haurrarekiko urruntasuna edo amak lana egiten duelako, edo haurra haurtzaindegira eramaten delako geroko garapenerako kaltegarria izan daitekeen.

Hori da, ba, M. Rutteren liburuak planteatzen duen gaia.

Atxekimendu edo apegoari buruzko Bowlbyren ikerketak dira bere abiapuntua.

Bowlbyk zera esaten zuen: Haur txikiaren osasun mentalerako bere amarekiko bihotzeko, intimo eta etengabeko erlazioa bizi zezan funtsezkoa zela.

Eta amatasunaren sei ezaugarri aipatzen zituen: erlazio maitagarria, atxekimendura eramaten duena, puskatzen ez dena, estimulazio egokia ematen duena, beronetan atentzio maternala pertsona batek bakarrik ematen duena eta haurra bizi den familiaren barnean burutzen dena.

Ondoren, gai honekiko l951tik 1980ra egindako ikasketak eta ikerketak aipatzen ditu, bere konklusioak zuzenduz eta oinarrituz:

Lehenengo konklusioa zera da: atxekimendu-jokabidearen garrantzia eta beste pertsonekiko etengabeko loturak finkatzeko, haur txikiak duen beharra; behar hauek beti errespetatu izan behar dira, familian, haurtzaindegian edo beste instituzioetan.

Behar hauek betetzen ez direnean, edo haurraren inguruan aldaketaren bat ematen baldin bada, kalteak handiagoak edo txikiagoak izango dira honen arabera: haurraren zenbait ezaugarri (adina, sexua, tenperamentua, familia barruan duen lekua,...), aurreko esperientziak, egoera berria, etab., bere ama ez den beste pertsonekiko haurraren harremanaren garrantzia azpimarratzen delarik.

Askotan aipatutako periodo kritikoak edo sensibleak zalantzan jartzen ditu; halere, haurtzaroan gertatzen dela egiaztatzen du, geroko minberatasunean eragina bait du, gehituz edo gutxituz tentsioen aurrean izan dezakeen sentsibilitatea.

Azkenez, zera esan daiteke: haurrari eragin diezaioketen faktore negatiboak hauek dira: atxekimendu-jokabidearen interferentzia eta inguru ezezagun eta bildurgarri baten ondorioak;

atzerapen intelektuala esperientzia esanguratsuen ezarekin lotuta egon daiteke;

jokabidearen alterazioak, neurri batetan, familiaren diskordiari eta pertsonarteko harremanen ez-ohizkoei erantzuna izan daitezke.

Orokorki, bere inguruan bizi ziren pertsonekiko lotura egonkorrak eta etengabekoak eraikitzeko haurrak duen beharra planteatzen du liburuak.

Bere heldutasun-garaian ondorioak izango ditu horrek, bai baliabide kognitiboen arloan eta baliabide afetikboen arloan.

Bai familiak, eta bai haurtzaindegiak eta haurtzaroko beste Instituzioek behar hau kontutan hartu beharko dute.

Batzuetan liburua nahiko eruditoa bilakatzen da.